119 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udalak, Kultura eta Kirol arloen bitartez, 2026ko Kirolaren eta Kulturaren Gala egingo du bihar, maiatzak 29, 19:00etan, Kurtzio Kultur Etxean
Galaren bitartez, kultura eta kirol arloetan nabarmendu diren udalerriko pertsonen eta kolektiboen talentua, ahalegina, dedikazioa eta ibilbidea aitortuko da publikoki. Herritarren sormen-, arte- eta kirol-lanari balioa ematea, eta gazteen eta, oro har, komunitatearen artean praktika kulturala eta fisikoa sustatzeko bultzada ematea izango da galaren helburua.
Sarrera doakoa da, baina aurrez izena ematea komeni da esteka honetan.
