138 Aldiz ikusita, 1 gaur
Joan den ostiralean email bidezko iruzur bat izan zuen Udalak. Udaletxeko kontu bakarra izan zen kaltetua, eta minutu batzuk geroago moztu bazen ere, spam emailak bidali ziren email kontu horretatik.
Inork spam email bat zabaldu baldin badu bere pasahitza aldatzea gomendatzen dugu eta antibirus analisi bat egitea.
Udaletxeko sarea ez da hackeatu, eta, beraz, herritarren datu pribatuak ez dira arriskuan egon. Hala ere segurtasun auditoretza bat egingo du Sopelako Udalak.
Barkatu sortutako eragozpenak.
