143 Aldiz ikusita, 1 gaur
Datozen asteetan fase berri bat irekiko da, non erredakzio taldeakaurkeztutako ekarpenak batu, analizatu eta era partikularrean guztiei erantzuna emango dien
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berritzearen prozesuak lehen fasea itxi du. Ekainetik irailera bitarte iraun duen fasea da eta ehunka herritarrek hartu dute parte bertan. Denera, 115 ekarpen jaso ditu Sopelako Udalak egindako aurkezpen saio eta hitzorduetan. Hain zuzen, bi aurkezpen egin zituen udalak Kurtzio Kultur Etxean, ekainean eta uztailean, eta lau tailer, bina ekainean eta irailean. Horiei gehitu behar zaizkie, herriko elkarte, herritar eta alderdi politiko guztiekin egindako hitzorduak, 49 hitzordu guztira.
Sopelako Udal Gobernuko kideak “eskertuta” agertu dira herritar guztien ekarpenengatik: “Lehen fase honetan ekarpen interesgarriak jaso ditugu, herritar, eragile zein beste alderdi politikoen aldetik. Denon parte-hartzeaz eta denontzat begira egiten duen Gobernu Taldea gara, eta Sopelako Plan Orokorra ere elkarlanean osatzeak, tamaina honetako proiektu bat herritar guztien artean eraikitzeak egiten du herria”. Ildo horretatik, herritar guztiak zoriondu gura dituSopelako Udalak.
Fase aldaketa
Lehen fasea zarratuta, beste garai batera egingo du salto HAPOk. Plan Orokorraren irizpideak eta helburuak hasiko dira definitzen. Plan Orokorra lantzeko prozesuaren urratsak azalduko dira berriz, baita etorkizunean izango diren parte- hartzeko deiak ere.