148 Aldiz ikusita, 2 gaur
Euskadiko Meteorologia Agentziak datozen egunetan eskualdean eragina izango duten eguraldi txarraren berri eman du. Alerta horiak emango dira haizeagatik eta elurragatik eta abisu laranja itsasaldeko arriskuagatik.
Otsailak 23, ostirala
Abisu Horia elurragatik barnealdean 12etatik 24etara ordu lokala.
- Elur-kota 900-1000 m inguruan kokatuko da eta egunaren azken orduetan 700-800 m-ra jaitsiko da. Kantauri isurialdean zaparrada ertainak botako ditu eta gainerako lekuetan txikiertainak. Trumoi-ekaitzak jo eta txingorra bota dezake. Aurreikusitako lodierak: 0-5 cm 1000 m-ra, 0 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 12etara ordu
lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 4-5 m artean kokatuko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa: 14 s. Mendebaldeko haizea 4- 5eko indarrarekin ibiliko da, 6ko tarteekin. Itsaskia edo itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin.
Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 12etatik 24etara
ordu lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 5 m-tik gora koka daiteke. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4-5 m arteko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa: 15 s. Mendebaldeko haizea 5eko indarrarekin ibiliko da, 6ko tarteekin. Itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Olatuen zipriztinak 12etatik 24etara ordu lokala.
- Olatuen ezaugarrien eta mendebal-osagaiko haize zakarraren ondorioz pasealeku eta malekoietan zipriztin eta olatu-zaparrak erori daitezke, bereziki itsasgoraren inguruan.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua 16etatik 18etara ordu lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 5 m-tik gora koka daiteke. Olatuen arteko periodoa: 15 s. Itsasgora 16:35ean (ordu lokala) 4.28 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa: 4.04 m + meteorologikoa: 0.24 m). Gainezka egiteko indizeak: I=6.3 m eta Imax=6.9 m.
Otsailak 24, larunbata
Abisu Horia elurragatik barnealdean 00etatik 15etara ordu lokala.
- Elur-kota goizaldean 500-600 m inguruan kokatuko da eta goizean igo egingo da eta e guerdipartean 700-800 m inguruan kokatuko da. Kantauri isurialdean zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki kostaldean. Gainerako lekuetan han-hemenka zaparrada txikiak botako ditu, noizbehinka ertainak. Trumoi-ekaitzak jo eta txingorra bota dezake. Aurreikusitako lodierak: 2-15 cm 1000 m-ra, 0-5 cm 600 m-ra, 0 cm 200 m-ra.
Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 18etara
ordu lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 5 m-tik gora koka daiteke. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4-5 m arteko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa: 16 s. Mendebaldeko haizea 5eko indarrarekin ibiliko da, 6ko tarteekin. Itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 18etatik 24etara ordu
lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 4-5 m artean kokatuko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 4 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa: 16 s. Mendebaldeko haizea 4- 5eko indarrarekin ibiliko da, 6ko tarteekin. Itsaskia edo itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Olatuen zipriztinak 00etatik 18etara ordu lokala.
- Olatuen ezaugarrien eta mendebal-osagaiko haize zakarraren ondorioz pasealeku eta malekoietan zipriztin eta olatu-zaparrak erori daitezke, bereziki itsasgoraren inguruan.
Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua 03etatik 07etara ordu lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 5 m-tik gora koka daiteke. Olatuen arteko periodoa: 16 s. Itsasgora 04:46an (ordu lokala) 4.56 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa: 4.33 m + meteorologikoa: 0.23 m). Gainezka egiteko indizeak: I=6.8 m eta Imax=7.4 m.
Alerta Laranja itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua 15etatik 19etara ordu lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 4-5 m artean kokatuko da. Olatuen arteko periodoa: 16-17 s. Itsasgora 17:04an (ordu lokala) 4.34 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa: 4.15 m + meteorologikoa: 0.19 m). Gainezka egiteko indizeak: I=6.6 m eta Imax=7.3 m.
Otsailak 25, igandea
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 24etara ordu
lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 3.5 m-tik gora koka daiteke. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Olatuen arteko periodoa: 16-13 s. Hegomendebaldeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin, 6ko tarteekin, eta egunaren azken orduetan mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du eta gauean haundituz joango da.
Abisu Horia itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldean inpaktua 04etatik 06etara ordu lokala.
- Olatuen altuera adierazgarria 3.5 m-tik gora koka daiteke. Olatuen arteko periodoa: 16 s. Itsasgora 05:15an (ordu lokala) 4.68 m-ko estimatutako marearen altuerarekin (astronomikoa: 4.41 m + meteorologikoa: 0.27 m). Gainezka egiteko indizeak: I=6.7 m eta Imax=7.4 m.
Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan 00etatik 21etara ordu lokala.
- Hego-mendebaldeko haize-boladek haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan. Bestalde, haizeguneak ez diren lekuetan haizeboladak 60-80 km/h artekoak izan daitezke, bereziki Araban.
Kontuz ibiltzeko deia
Egun hauetan kontu handiz ibiltzeko eskaera egiten zaie herritarrei, aire zabaleko jarduerak saihestuz ageriko eremuetan. Funtsezkoa da zaborra edukiontzien kanpoaldean ez uztea, bereziki plastikoak eta kartoiak, hondakinen sakabanatzea saihesteko. Meteorologia Agentziaren eguneratzeak jarraitzea eta neurriak hartzea gomendatzen da.