187 Aldiz ikusita, 1 gaur
Biharko, martxoaren 2rako, programatutako landaketa martxoaren 9ra atzeratuko da, ordu eta leku berean. Datorren martxoaren 9an, 10:00etatik 13:00etara, Manenen, Loroñoko pasabidearen ondoan, zure zain egongo gara jarduera aberasgarri honetan parte hartzeko.
Gogorarazi auzolana Sopelako Eraztun Berdearen Kontseiluak bultzatutako ekimena dela, gure ingurune naturala hobetzeko eta kontserbatzeko herritarren parte-hartzea sustatzeko.
Ez duzu aurretiko esperientziarik behar, laguntzeko eta naturaz gozatzeko gogoa besterik ez! Ekarri zure eskularruak zurekin, eta Udala arduratuko da beharrezko gainerako materialaz!
Anima zaitez aldaketaren parte izatera eta gure ingurunea zaintzen laguntzera!