136 Aldiz ikusita, 1 gaur
Sopelako Udalak Bultzibide eta Lizarre kaleen artean dagoen pasabide berria eraikitzeko urratsak egiten jarraitzen du, joan den abenduan eraitsi ondoren.
2025eko abenduan, hasierako proiektu bat aurkeztu zen lizitaziorako, baina ez zen proposamenik erregistratu eta esleipena hutsik geratu zen. Horren ondoren, aurrekontua berrikusi zen, pleguak berriro idatzi ziren eta aurrekontua aldatu zen, kostuen igoerari aurre egiteko. Obraren prezioa 115.000 eurotan igo zen: egun, 595.000 euroko kostua du.
Aurreko lizitaziora bi enpresa aurkeztu ziren, baina arazo teknikoak eta akats formalak medio, lizitazioa hutsik geratu da. Pasabidea lehenbailehen eraikita egotea premiazkoa denez, apirilaren 28an Alkatetzaren dekretu bat sinatu zen kontratazio espediente berria onartzeko, eta lizitazio berriaren iragarkia apirilaren 29an argitaratu zen kontratatzailearen profilean. Eskaintzak aurkezteko azken eguna maiatzaren 25a izango da.
