57 Aldiz ikusita, 1 gaur
Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia da Bizkarsoro.
Bizkarsoro herria ez dago inongo mapatan, baina erraz asko identifika daiteke. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma; identitateari eta hizkuntzari uko egitera behartuta ikusiko dute haien burua. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarrituta dago.
Euskararen galera prozesuari buruzko transmisio egiteko aukera emango digu filmak. Emanaldiaren ondoren, solasaldi bat egingo dugu filmak eragiten duen inpaktu emozionala lantzeko eta lanketa hori herri mailan euskaltzaleak aktibatzeko baliagarria izan daitekeela uste dugu.
Ostegun honetan, martxoak 14, arratsaldeko 19:00etan Kurtzio kultur Etxean.