67 Aldiz ikusita, 2 gaur
Aurten, Europako Hondakinen Astea azaroaren 18tik 23ra izango da, eta bertan, Ekogunetik “Eskualdeko Birzi Taldea” izeneko kanpaina bat jarriko da martxan Uribe Kostako eskoletan.
“Birzi”, hondakinen superheroiez osatutako taldea da: organikoa, papera, beira eta ontzia edukiontzien pertsonaiak, alegia. Birziklapena sustatzeko helburuarekin, “Birzi” taldea, azaroaren 15, 16, 20 eta 21ean eskualdeko zazpi eskoletara hurbilduko da LH 1, 2, 3 eta 4. mailako ikasleak bisitatu eta komikiak banatzera.
Horretaz gain, azaroaren 26an, Plentziako udaletxe inguruan eta itsasadarraren pasealekutik hondakinak biltzeko auzolana egingo da kontzientziazio kanpainari amaiera emateko. Ekimen honetan Uribe Kostako zazpi eskolako familia guztiak gonbidatzeaz gain, herritarrak ere gonbidatuko dira.
Ekitaldia 11:00etan hasi eta 13:30ak aldera bukatuko da. Hona hemen kronograma:
Azaroak 15: Ander Deuna Ikastola eta Zipiriñe Eskola
Azaroak 16: Berango Merana eta Elortza Ikastetxea
Azaroak 20: Gorlizko Ikastetxea eta Plentziako Ikastetxea
Azaroak 21: Lemoizko Ikastetxea
Informazio gehiagorako: Iñigo Aranbarri (688 621 860) / aranbarri@sormen.eus