229 Aldiz ikusita, 1 gaur
- Uztailaren 30era arte egongo da zabalik atxikitzeko epea, egun hori barne
Bihar zabalduko da Sopelako ostalaritza establezimenduak “Sopela Gustora” 2026 pintxo lehiaketetara atxikitzeko epea. Sopelako Udaleko Toki Garapen sailak sustatzen du ekimen hori, eta udalerriko ostalaritza establezimenduetako kontsumoa sustatzea du helburu.
Ekimenera atxikitzeko epea 2026ko uztailaren 30era arte egongo da irekita, egun hori barne. Eskabidea Sopelako Udaleko Erregistro Orokorrean (Sabino Arana kalea, 1), Herritarren Arretarako Bulegoan (Loiola Ander Deuna kalea, 28, Larrabasterra) edo modu telematikoan aurkeztu ahal izango da, Udaleko Erregistro Elektronikoaren bidez. Oinarriak hemen kontsultatu daitezke.
Interesa duten establezimenduek atxikimendu eskaera ofiziala (I. eranskina), legezko baldintzak betetzen dituztela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskina) eta, establezimendu berrien kasuan edo aldez aurretik jakinarazitako banku datuetan aldaketak izanez gero, hirugarrenen fitxa (III. eranskina) aurkeztu beharko dituzte, kontu korrontearen titulartasuna egiaztatzen duena. Eranskin guztiak esteka honetan daude eskuragarri.
Pintxo lehiaketak bi asteburutan egingo dira: urriaren 16, 17 eta 18an Larrabasterran, eta urriaren 23, 24 eta 25ean Sopela erdigunean. Horrez gain, irailaren hasieran, lehiaketak antolatzeko eta prestatzeko bilera bat egingo da, eta Sopelako ostalaritza sektoreari zuzendutako prestakuntza espezializatua ere eskainiko da.
Edozein zalantza izanez gero, deitu Sopelako Udaleko Toki Garapen sailera: 94 406 55 00 (luzapena: 110).
