98 Aldiz ikusita, 1 gaur
Bihar, ekainak 10, zabalduko da gizarte egoera zaurgarrian dauden pertsonentzako eta familientzako udal dirulaguntzak eskatzeko epea. Hainbat laguntza-lerroren bitartez, gehien behar duten pertsonen zailtasunak arintzea da Udalaren helburua. Interesa duten horiek, ekainaren 30era arte eskatu ahal izango dute, Udalaren egoitza elektronikoan sartuta, edota era presentzialean, Udalean bertan edo Larrabasterrako Herritarren Arretarako Bulegoan.
Zehazki, bost lerro ditu dirulaguntza honek:
- Etxebizitzak alokatzeko laguntzak gazteei: 20.000€
- Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak 36 urtetik aurrerakoei: 20.000€
- Energia hornidurak ordaintzeko zailtasunak dituztenei laguntzak: 15.000€
- Eten digitala murrizteko laguntzak: 5.000€
- Eskola materiala erosteko laguntzak: 2.000€
Laguntza lerro guztiek, azken urteko gastuak lagunduko ditu diruz (2025eko urtarriletik abendura), eta 2025eko errenta aitorpena erabiliko da diru sarrerak kalkulatzeko tresna gisa.
Kontsultatu hemen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa.
