74 Aldiz ikusita, 1 gaur
Bihar, abuztuak 4, Gatzarriñeko biribilgune berria asfaltatzeko lanak abiatuko dira. Trafikoan ahalik eta gutxien eragiteko, lanak gauez egingo dira, 22:00etatik 06:00etara. Jarduketak, gehienez, bi gau irautea espero da.
Lanek iraun bitartean, zirkulazioa ez da etengo. Trafikoa seinale emaileen bidez arautuko da, eta ibilgailuei txandakako igarobidea emango zaie erreietako batetik, errepidea erabiltzen duten pertsonen nahiz lanean ari diren langileen segurtasuna bermatzeko.
Udalak aldez aurretik eskertu nahi ditu herritarrak, euren ulermenagatik, eta barkamena eskatzen du lan hauek eragin ditzaketen eragozpenengatik.
