301 Aldiz ikusita, 2 gaur
Sopelako Udalak amaitu ditu Barinatxeko hondartzan modu subsidiarioan egindako lanak. 2023ko abenduan luizia jazo zen hondartzara jaisteko sarbidean. Bertakoezponda behin-behinean ziurtatu ostean, Sopelako Udalak lur-jausiaren hondarrak ken du zituen, larrialdietako eta garbiketako ibilgailuak hareatzara sartu ahal izateko. Eta bigarren fasean ezponda finkatu arte itxita mantendu da arrapala, eta asteburu honetarako hesiak kenduko dira. Arrapala oinezkoentzat eta larrialdietako ibilgailuentzat soilik egongo da zabalik.
Errekerimendua
Orain arteko lanak, bai lehena bai bigarren hau, Kosta Mugapeari zegokion egitea lanak. Kosta Mugapeak idatziz adierazi zion Udalari lanen lehen zatia burutuz gero, erakundeak berak hartuko zuela bigarren zatia egitearen ardura, baina ez da horrelakorik gertatu. Egoeraren aurrean, eta herritarren kezka nabariari irtenbidea emateko, udalak lana egitea erabaki zuen. Horrez gain, Udalak lan horien kostuen errekerimendua egin du.
Mikel Tapia Hirigintza zinegotziak adierazi duenez, “berri ona da arrapala zabalik egotea. Ez da lan erraza izan, oztopo ugari izan baititugu eta subsidiarioki lan egitea egokitu zaigu, baina garrantzitsuena arrapala bertatik igaro behar direnen segurtasuna bermatuta zabaltzea zen. Orain beste prozesu bat zabaltzen da, Kosta Mugapearekin hitz egin beharrekoa, baina herritarrek azkenean badute arrapala zabalik”.
