254 Aldiz ikusita, 1 gaur
Lanak 18 astean egikaritzea aurreikusten du Udalak
Sopelako Udala otsailean hasiko da Bidebieta kaleko euri-uren eta ur beltzen saneamendu-sarearen berritzearekin, baita trenbidearen ondoan dauden Zubigane kaleko 8. zenbakiko garajeen arteko zatiaren berritzearekin. Denera, 18 asteko egikaritze-epea aurreikusten da.
Euri-uren eta ur beltzen saneamendu-sare nagusi berri bat egingo da hain zuzen, 160 metroko luzerakoa. Gaur egun dagoen sarea oso egoera txarrean dagoela antzeman zuen udalak. Hori dela eta, sare horren paraleloan egingo da sare berria. Behin obra amaituta, sare zaharra deuseztatu eta zigilatuko da. Gainera, jarduketa-eremu osoa berrasfaltatu egingo da, kalearen hasieran dauden bateriako txandakako aparkalekuetan izan ezik.
