84 Aldiz ikusita, 3 gaur
2023ko abenduan luizia jazo zen Barinatxe hondartzan. Bertako ezponda behin-behinean ziurtatu ostean, Sopelako Udalak lur-jausiaren hondarrak kendu ditu orain, larrialdietako eta garbiketako ibilgailuak hareatzara sartu ahal izateko. Jarduera horiek modu subsidiarioan egin ditu Sopelako Udalak; izan ere, Kosta Mugapeak, agintari eskudunak, eta udalaz gaindiko gainerako administrazioek, hala nola Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, ez dute inolako erantzukizunik hartu.
Sopelako Udalaren azken jarduera horren berri eman zaie jada Foru Aldundiko Garbiketa eta Sorospen Zerbitzuari, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Sailari eta Getxoko Ertzaintzaren komisaldegiari.
Obraren bigarren fasea
Arrapala itxita egongo da obraren bigarren fasea egin arte, hau da, ezponda finkatu arte, oinezkoak arriskuan ez jartzeko. Bigarren fase hori gauzatzea Kosta Mugapeari eskatu zaio, legezko bideak erabiliz, eta datorren astean amaituko da erantzuteko epea. Erantzuna ezezkoa bada, Udalak subsidiarioki jardungo du horretan ere, eta jarduketa guztien kostua Kosta Mugapeari eragingo dio etorkizunean.