269 Aldiz ikusita, 1 gaur
Atzo, 16:50 aldera, Sopelako zenbait surf eskolen deia jaso zuten larrialdi zerbitzuek egoera larri bat ematen ari zela esanez. Atxabiribil hondartzan zeuden hainbat pertsona bainua hartzera sartu ziren uretara, eta, korrontearen indarragatik uretatik atera ezinda geratu ziren. Surflariek 30 bat pertsona erreskatatu zituzten guztira.
Udaltzaingoaren patruila bat eta Ertzaintza hondartzara gerturatu ziren, eta bertan egon ziren iluntzeko zortziak arte, marearen gorakadarekin bat eginez. Arratsalde osoan, erabiltzaileei oharrak ematen aritu ziren megafonia bidez, eta arrisku eremuak hesitu eta seinaleztatu zituzten. SOS-Deiak zerbitzuarekin ere harremanetan jarri ziren, baina, azkenean, ez zen beharrezkoa izan.
Sopelako Udalak arduraz jokatzeko deia egin die herritarrei; batez ere, sorospen-zerbitzua hasi ez dela kontuan izanda.
