120 Aldiz ikusita, 7 gaur
Sopelako Udalak, Europako Mugikortasun Astearen barruan, hainbat ekintza antolatu ditu Ander Deuna eta Zipiriñe ikastetxeekin batera, Eskola Bideak programa ikusarazteko helburuarekin.
2024an hasi ziren Ikastetxe biak Eskola Bideak programan parte hartzen. Eskolako joan-etorrietan ikasleen autonomia eta segurtasuna garatzea da programaren helburua, baita ingurune lagunkoiak eratzea, trafikoa gutxitzea eta ingurumena hobetzea ere.
Udalak, Europako Mugikortasun astearekin bat eginez eta Eskola Bideak ikusarazteko asmoz, irailaren 18an, barikuan, hainbat ekintza antolatu ditu, Udaletxeko plazan. Ekitaldia 10:00etan hasiko da, udaletxean. Ikasleek Sopela Bideak proiektuarekin bat etorriz, prestatutako mezua irakurriko dute. Goiza borobiltzeko, ekintza ezberdinak antolatu dira.
Ostiraleko ekitaldia dela-eta, Akilino Arriola kalean oinezkoek lehentasuna duten aldea moztuta egongo da 10:00etatik 12:00etara.

