385 Aldiz ikusita, 1 gaur
Apirilaren 29an egingo dute Sopelako Udaleko Osoko Bilkura, 18:30ean, udaletxeko areto nagusian.
Osoko Bilkuraren gai ordenean hitza hartzeko aukera
ROM (Udal Araudi Organikoa) berriarekin, herritarrek eta herriko eragileek Osoko Bilkuran parte hartzeko aukera dute. Horretarako, interes nabarmena izan beharko dute puntu horietan, eta behar bezala justifikatu. Osoko Bilkuraren aurretik egin beharko dute eskaera, udal erregistroaren bitartez, aurreko eguneko 13:00 baino lehen.
Gogoratu osoko bilkurak publikoak direla eta herritarrek, Osoko Bilkura amaitu ondoren, hitza hartu ahal izango dutela, beti bezala, inolako eskabiderik egin gabe.
Hemen duzue apirileko Osoko Bilkuraren gai ordena: https://labur.eus/msldkx0s
Animatu eta parte hartu!
