378 Aldiz ikusita, 1 gaur
Agate Deuna bezperan, otsailak 4, Sopelako kaleak kantuz betetzeko asmoz, Sopelako Udalak parte hartzeko deialdia luzatzen die herriko talde, elkarte, eragile eta kolektiboei. Ondoren zehazten diren baldintzak betetzekotan, parte hartzaileei dieta bat ordainduko zaie.
- 20 partaidetik gorako taldeak.
- Partaideak baserritarrez jantzita joan beharko dira.
Gutxienez leku hauetan abestu beharko dute:
- Udaletxeko plaza
- Jauregizar plaza
- Urgitxieta plaza
- Loiola Ander Deuna kalea (Surflariaren estatua)
Ibilbide osoa egin dela erakusteko, leku bakoitzean taldearen argazki bat bidali beharko da. Gainera, emanaldia jasotzen duen bideo bat bidali beharko da abestu behar den lekuetako batean, gutxienez. Argazkiak eta bideoa whatsapp bidez bidali daitezke 747480355 zenbakira edo e-mailez info@sopela.eus helbidera, Agate Deuna 2025 eta taldearen izena jarriz.
Izen-ematea: 2025eko urtarrilaren 20tik 30era arte, info@sopela.eus helbide elektronikora erantsitako formularioa bidaliz. FORMULARIOA
Sopelako Udaleko Kultura, Euskara eta Hezkuntza arloak 2025ko aurrekontuan eskuragarri dagoen dieta banatuko du dokumento honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten talde parte-hartzaile guztien artean.
