188 Aldiz ikusita, 1 gaur
2024-2025 aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan boto gehien jaso zituen proiektuetako bat, zalantzarik gabe, Akilino Arriolatik Zipiriñerako bidegorria gaitzea izan zen. Bidegorri zati horretako lanak Udalak kontratatu ditu dagoeneko, eta lanak urtarrilaren hasieran egingo dira, eraikuntza sektorea abenduaren amaieran gelditu zelako.
Bidegorri hori egiteko oztoporik handiena espaloia inbaditzen duten zabor, kartoi eta beira edukiontziak dira, zati horretan irisgarritasuna mugatzen duen oztopoa. Hori dela-eta, Zipiriñeko haurrek eta familiek bozkatutako proiektu hau gauzatzeko lehenengo ekintza edukiontzi horiek tokiz mugitzea eta hurbilen dauden edukiontzien tokira eramatea da.
Edukiontziak Sipiri kalerantz eramaten hasi dira jada, eta, horregatik, Udalak pazientzia eta ulermena eskatu du, eta, batez ere, balioan jarri du Zipiriñeko hezkuntza komunitateak hainbeste aldarrikatzen duen bidegorri proiektua. Zalantzarik gabe, jarduera honek ikastetxerako irisgarritasuna hobetuko du.
