236 Aldiz ikusita, 2 gaur
Sopelako Udalak aurten lehen aldiz abiatu du Olentzero eta Mari Domingi pertsonaiak antzeztuko dituzten herritarrak zozketa bidez aukertzeko prozedura. Ekimen honen helburua parte-hartzea sustatzea eta herritarren artean aukerak zabaltzea da. Interesa dutenek urriaren 19tik 30era bitartean eman dezakete izena.
Deialdian parte hartu nahi dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte: Sopelan erroldatuta egotea, euskara jakitea eta euskaraz jarduteko gaitasuna izatea, batzordeko bileretan parte hartzea eta pertsonaien balioak errespetatzea. Halaber, hautagaiek abenduaren 24ko harreran parte hartzeko konpromisoa hartu beharko dute; gainerako ekitaldietako partaidetza borondatezkoa izango eta jantziak norberak lortu beharko ditu, nahiz eta Udalak laguntza eskainiko duen behar izanez gero.
Batzordeak bi Olentzero eta bi Mari Domingi aukeratuko ditu zozketa bidez. Kontuan izan behar da aurretik rola bete dutenek ezin izango dutela berriro hautagaitza aurkeztu, txandakatzea bermatzeko.
Izena ematea:
Eskabideak aurkeztu beharko dira azaroaren 16ra arte, Kurtzio Kultur Etxean edo Udaletxean.
