26 Aldiz ikusita, 2 gaur
UDALEKU IREKIAK
Udaleku irekiak 2023ko Programan izena emateko epea amaituta, eta plaza baino eskaera gehiago jaso direnez, honekin batera doan zerrendan maiatzaren 18an 12:00etan egingo den zozketa publikoan parte hartzeko zenbakia ematen da.
SURF UDALEKUAK
Surf Udalekuak 2023ko Programan izena emateko epea amaituta, eta plaza baino eskaera gehiago jaso direnez, honekin batera doan zerrendan maiatzaren 18an 12:00etan egingo den zozketa publikoan parte hartzeko zenbakia ematen da.
SUMMER CAMP
Summer Camp 2023 programan izena emateko epea amaituta, jakinarazi nahi dizuegu ez dela beharrezkoa izan zozketarik egitea; beraz, izena eman duten pertsona guztiak onartuta daude.
Programa honetan edo besteren batean baja jakinarazi nahi izanez gero, idatziz jakinarazi beharko duzu helbide elektroniko honetan: info@sopela.eus.
Plaza berresteko, dagokion tasa ordainduko da, maiatzaren 31tik ekainaren 4ra bitartean.
MUSIKAZ BLAI
Musikaz Blai 2023 programan izena emateko epea amaituta, jakinarazi nahi dizuegu ez dela beharrezkoa izan zozketarik egitea; beraz, izena eman duten pertsona guztiak onartuta daude.