332 Aldiz ikusita, 1 gaur
Iberre institutuko 4.DBHko ikasleak Lemotza errekaren ibaiertza zaintzeko lanetan lagundu zuten atzo. Denera, 100 landare berri landatu zituzten, besteak beste, sahatsak, hurritzak, lizarrak eta haltzak. Ekintza Udalak eta URAk daukaten elkarlanerako akordioaren baitan egin zen eta ur agentziak ekarri zituen landare horiek ekimena gauzatzeko.
Azken urteetan Udala Lemotza ibaiaren ingurua zaintzeko lanak egiten dabil, landare inbaditzailea kentzen eta bertako landaredia ordezkatzen. 2024an 646 landare (zuhaitz eta zuhaixka) landatu ziren Karabiondotik hasita Manenera arte. 2023an, berriz, beste 780 Txoperan.

