14 Aldiz ikusita, 1 gaur
Bi udal-espazio berri dira, eta ireki dituzte ateak. Bereziki prestatuta daude inausketetako eta lorategietako hondakinak uzteko. Ondoren, lorezaintza enpresa batek bilduko ditu, eskualdeko konpostaje lantegira eramateko
Horietan sartu ahal izateko, edukiontzi organikoa irekitzeko erabili ohi duzun txartela baino ez duzu erabili behar. Oraindik ez baduzu, udaletxean eska dezakezu eta gainera zuk ere konpost poltsa bat ere entregatuko dizugu opari gisa.
ERABILERA ARAU OROKORRAK
Profesionalak ez direnek soilik erabiltzeko instalazioa.
- Esparrura sartzeko, edukiontzi organikorako txartela erabiliko da, eta, edukiontzi hori erabiltzean bezala, irekierak erregistratuta geratuko dira.
- Gunea erabiltzen duen pertsonaren erantzukizuna da sarrerako atea behar bezala ixtea, erabili ondoren.
- Inausketa eta lorategiko hondakinak poltsa, kutxa edo antzekorik gabe utzi behar dira. Inausketa edo lorategi hondarrak baino ez dira geratuko gunearen barruan.
BERTARA BOTA DAITEZKEEN HONDAKINAK
- Soropil-hondarrak
- Inausketa-hondarrak (zuhaitzak, hesiak…)
RESIDUOS QUE NO SE PUEDEN DEPOSITAR
- Espezie Exotiko Inbaditzaileen Espainiako Katalogoan jasotako landareak eta landarezatiak, ez eta horrelako landare-arrastoak dituzten lur-hondarrak ere. Arreta berezia emango zaie Sopelan jada dauden espezie hauei:
- Cortadería selloana
- Fallopia japónica
- Ailanthus altissima
- Baccharis halimifolia
- Buddleja davidii
- Carpobrotus edulis eta acinaciformis
- Pittosporum tobira
- Plastikozko ontziak, poltsak, kartoizko kaxak…, ez eta inausketa eta, oro har, lorategiko hondarra ez den beste edozein material ere.
