195 Aldiz ikusita, 1 gaur
Gaztedi UK Bekak 2023, inguruko enpresetan 6 hilabetez, lanekoak ez diren praktikak egiteko beka ordainduak dira, gazteen enplegagarritasuna bultzatzeko.
Onuradunak- GAZTEAK:
- 18-25 urte izatea praktikaldia hastean.
- Edo, 26-29 urte izatea praktikaldia hastean, betiere Gazteen Berme Sisteman altan emanda egotea.
- Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera “Gaztedi Uribe Kosta” hitzarmenean parte hartzen duten udalerrietako batetan erroldatuta egotea (Barrika, Berango, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz).
- Lanbide-heziketako titulua izatea (erdi-mailako edo goi-mailako), edo goi mailako titulazioa ikaskuntza artistikoetan edo kirol arlokoetan izatea, edo unibertsitateko titulua edo profesionaltasun ziurtagiria edukitzea.
- Prestakuntzarekin lotura zuzena duten hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik ez edukitzea
- Enplegu gabe egotea eta Lanbiden lan eskatzaile gisa agertzea.
- Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta Zigor edo administrazio arloko zehapenik ez izatea eta horretarako ezgaitzen duten lege debekatuen sartuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko bereizkeria gauzatzeagatik gertatu direnak barne.
- ENPRESEK parte hartu ahal izango dute:
- Legez eratuta egotea eta egoitza soziala edo lantokia Bizkaian izatea.
- Enpresa eskatzaileek egunean izan beharko dituzte Administrazio Publikoarekiko zerga betebeharrak, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ere.
- Bekaren onuraduna gizarte segurantzan altan ematea Lanekoak ez diren praktiken epigrafean.
- Programak dirauen bitartean, Lanekoak ez diren praktiketan dagoen gaztea tutorizatzeko gaitasuna duen langileria edukitzea.
- Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta Zigor edo administrazio arloko zehapenik ez izatea eta horretarako ezgaitzen duten lege debekatuen sartuta ez egotea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko bereizkeria gauzatzeagatik gertatu direnak barne.
- Eskaerak, nagusiki Leioako Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez bideratuko dira: udaletxean.leioa.eus
- Eskabideak, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratzen denetik 2023ko irailaren 30era arteko epean aurkeztuko ahalko dira, betiere, data hori baino lehen eskainitako beka guztiak esleituak ez baldin badaude.
- Para la gestión más información, dudas…. Se ha habilitado el siguiente correo: gaztedibekak@leioa.eus
ARTXIBOAK