451 Aldiz ikusita, 2 gaur
Gaur, uztailaren 19an, merkataritza erakundeek “Sopelako Merkataritza Pasaportea” deskontu-bonuen kanpainan izena emateko deialdia zabaldu da. Abuztuaren 5a bitarte egongo da denda eta komertzioentzat izena emateko epea zabalik. Bonuak atxikitako establezimenduetan bakarrik trukatu ahal izango dira. Udalak 75.000 euro bideratuko ditu kanpainako bonuetara.
Sopelako Merkataritza Pasaportea ekimenarekin Sopelako Udalak tokiko kontsumoa bultzatu eta kontsumo ohiturak aldatu nahi ditu, establezimendu desberdinak bezeroengana hurbilduz, horrela hurbileko merkataritza eta sektore anitz sustatuz.
Pasa den ekainean Tokiko Garapen arloa merkatariekin bildu zen kanpainari begira dituzten proposamenak jasotzeko, eta horietako gehienak behin betiko bertsioan sartu dira. Tokiko saltokietan kontsumoa sustatzeko ekimena udazkenean jarriko du martxan udalak. Irailean herritarrei xehetasun gehiago helaraziko zaizkie.
Informazio gehiago: HEMEN
Atxikitzea: https://sopelabonoak.eus/
