352 Aldiz ikusita, 1 gaur
Eusko Jaurlaritzak abisu horia iragarri du gaurko eta biharko, hilak 24 eta 25, eta alerta laranja iganderako, hilak 26, haizeteak eta itsasaldeko arriskuak direla-eta. Hauek dira abisuak:
Ostirala, urtarrilak 24:
- Abisu Horia, haizeagatik, 24:00ra arte.
Larunbata, hilak 25:
- Abisu Horia haizeagatik haizeguneetan, 00:00-06:00 artean.
- Abisu Horia, itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 03:00-15:00 artean.
Igandea, hilak 26:
- Alerta Laranja, haizeagatik, haizeguneetan, 06:00-24:00 artean.
- Abisu Horia, haizeagatik, haizeguneak ez diren tokietan, 06:00-24:00 artean
Sopelako Udalak martxan jarri du emergentzia plana, herritarren segurtasuna bermatzeko asmoz. Horregatik, Zipiriñeko parkea eta Urkoko zuhaiztia itxita mantenduko dira asteburuan, eta zenbait gunetako edukiontziak ez dira hustuko, haizeteek ez ditzaten edukiontziak eraman, segurtasun protokoloek halako kasuetan adierazten duten bezala.
Prebentzioko neurriak:
-Itxi ateak, eta finkatu leihoak eta olanak.
-Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
Kanpoan bazaude:
-Behar-beharrezkoa ez bada, ez joan mendira adierazitako ordu horietan, eta, joan behar baduzu, babes-neurri egokiak hartu.
-Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontu handiz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean bazaude.
-Aldamioak, garabiak eta obrako bestelako elementuak finkatu.
Bidaiaren bat egingo baduzu:
-Ahal bada, ez egin errepideko joan-etorririk, eta, edonola ere, aurrez neurriak hartu.
-Informa zaitez joango zaren edo igaroko zaren aldeko meteorologia-baldintzei buruz.
Itsasaldean bazaude:
-Urrundu zaitez haize gogorrek eragin ditzaketen olatuen eta mareen eragina jasan dezaketen lekuetatik.
-Ez erabili itsasontzirik, eta berrikusi horien amarrak. Ez egin uretako kirolik.
