88 Aldiz ikusita, 2 gaur
Sopelako Udaltzaingoak jakinarazi du azken egunotan zenbait lapurreta antzeman direla udalerriko hainbat tokitan aparkatuta zeuden ibilgailuen barruan. Horregatik, herritarrei kontu handiz ibiltzeko eta oinarrizko prebentzio-neurriak hartzeko gomendioa egin nahi zaie:
- Ez utzi objektu baliotsuak ibilgailuen barruan (poltsak, motxilak, mugikorrak, diru-zorroak, gailu elektronikoak, etab.).
- Ez utzi arreta erakar dezakeen edozein objektu, baliorik izan ez arren.
- Ibilgailua behar bezala itxi beti.
Delitu horietako gehienak oportunistak dira, eta objektuak kanpotik ikusten direnean gertatzen dira. Udaltzaingoa Ertzaintzarekin ari da elkarlanean prebentzio-lanak egiteko, eta, oraingoz, bi atxiloketa izan dira gertakari horiekin lotuta.
Edozein egoera susmagarriren aurrean, jar zaitez harremanetan Udaltzaingoarekin. Herritarren laguntza funtsezkoa da halako gertaerak prebenitzeko.
