Aurretiazko Hitzordua
Gobernu Taldearen helburu nagusietako bat da Sopelako Udala herritarrengana hurbiltzea, eta, horretarako, abian jarri du aurretiazko hitzordua hartzeko sistema.
Sistema honen xedea ez da eskaerak egiteko edo prozedurak hasteko legez ezarritako bitartekoak ordezkatzea, baizik eta irisgarritasun instituzionala indartzea, eta, horretarako, udalerriko bizilagunen eta Udalaren arteko zuzeneko komunikazio-bide berri bat sortzea.
Esku dauden Agendak
ASTEARTETAN GOIZEZ:
- Aurrez aurreko edo telefono bidezko hitzordua alkatearekin — Unai del Burgo lehen alkateordea, gaur egun alkate eskuordetzan, Guruzne Carrasson alkatearen amatasun baja dela eta.
ASTEAZKENETAN GOIZEZ:
- Aurrez aurreko edo telefono bidezko hitzordua Hirigintza zinegotziarekin – Mikel Tapia
- Aurrez aurreko edo telefono bidezko hitzordua Toki Garapen, Merkataritza, Turismo, Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko zinegotziarekin – Eder Garcia.
Aurretiazko hitzordua eskatzeko moduak
- Aurrez aurrekoa: Udaletxeko edo Larrabasterrako herritarrentzako udal-bulegoetan.
- Telefono bidez: 94 406 55 00 zenbakian, honako luzapen hauetan: 100 / 104 /105 / 601
- Internetez: esteka hau erabiliz (ez du identifikazio elektronikorik behar): https://sopela.egoitzaelektronikoa.eus/citaprevia.1