Sopela
Loading Events
  • This event has passed.

URKOKO PUTXUETARA IRTEERA

2022.12.17 · 10:30 - 13:30

 14 Aldiz ikusita,  1 gaur

Kiribile elkarteak abenduaren 17an, larunbata, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Sopelako udaletxearekin batera egingo dugun auzolanera gonbidatu nahi zaituzte.

Jarduera 10:30etik 13:30era izango da eta eguraldi ona egingo duen arren, arropa eta bota egokiak eramatea gomendatzen dugu, belarra eta lurra bustita egongo baitira. Indarrak berreskuratzeko hamaiketako bat egingo dugu.

Ekintza informatiboak garatzeko ere aprobetxatuko dugu eguna.

Gure natur ondarea lantzeko eta gozatzeko aukera ona dela uste dugu, horregatik etortzera animatzen zaituztegu.

Edozein zalantza, kezka edo bertaratzea baieztatzeko, gure helbidean egin dezakezu: kiribile.sopela@gmail.com

Details

Date:
2022.12.17
Time:
10:30 - 13:30