Sopela
Loading Events
  • This event has passed.

ARDERRAY (Tartean teatroa)

2022.12.02 · 20:00 - 22:00

 54 Aldiz ikusita,  1 gaur

ALDERRAY pertsonaia ehiztaria eta ipuin kontalaria da. Horri eman dio bere bizitza osoa, hiriko kaleetan zehar jende paregabearen bila ibiliz. Giza fauna bitxiaren artean bereizteko sena du, haien istorioak entzutea merezi dutenak. Gero, edozein plaza edo bidegurutzetan, istorio horiek kontatzen dizkio publikoari borondatearen truke. Alderray noraezean bizi izan da beti, askatasun osoz eta bakardadea bilatu zuen. Orain gaztea ez denez eta lehengo indarra galdu duela, bakardade horrek eta askatasun erradikal horrek pisatzen hasten zaizkio. Orduan sartzen da pertsona bat bere bizitzan. Bere lana miresten duen eta Alderrayrekin ofizioa ikasi nahi duen emakume gaztea da. Bizitzak ehiztari zaharra misantropo maltzur eta asoziala bihurtu du, baina emakume gazteak ez du ezer eskatzen trukean eta ehiztariak LAGUNTZAILE gisa onartzen du.

📆 Abenduak 2

🏦 Kurtzio Kultur Etxea

🕓 20:00

🎟️ 6,00 €

*euskaraz

 

Details

Date:
2022.12.02
Time:
20:00 - 22:00
Event Category: