Sopela herri bizia eta anitza da. Sopelako alkate gisa harro nago nire herriaz eta bertako herritarrez.
Sopela maite dugulako, udal gobernutik lanean dihardugu herri bizi eta anitz hau parekideagoa izateko, eskuzabalagoa, partehartzaileagoa… Herri euskalduna, justua eta elkartasunean oinarritatuakoa amesten baitut.
Eta gure jarduera gardena izango da, zurekin partekatua. Herritarraren eskubidea delako jakitea udalean zertan gabiltzan, eta udal gobernuaren obligazioa eskubide hori errespetatzea.
Horretara dator udal webgune hau. Udala zertan ari den, zer egin duen, zer egingo duen, herriko eragileekin dugun elkarlana… Horiek guztiak jasoko ditu webgune honek, komunikaziorako ditugun gainerako tresnekin batera. Azken finean zu informatua izatea baita helburua.