248 veces visto, 1 hoy
Goizaldean bi bizitza gurutzatu dira sarean. Bi gazte joko misteriotsu batean: ametsak, ilusioak eta kezkak partekatzen dituzte, baina ez identitateak. Laster emango dute hurrengo pausoa: itsu-itsuko hitzordua. Dena den, ezezagunekin elkartzea arriskutsua da, zeren… denok ezkutatzen baitugu sekreturen bat. Hilotz bat. Mutil gazte baten gorpua. Desitxuratuta dago, eroriko bortitz baten ondorioz. Bizitza gazte bat betiko suntsituta. Galdera asko eragiten dituen heriotza bat. Bi istorio, gau berbera eta susmo ilun bat.
Biografía del autor
David Lozano Zuzenbidean lizentziatua da Zaragozako Unibertsitatean. Komunikazio master bat eta Hispaniar Filologiako ikasketak ere egin ditu. Abokatu jardun izan du, eta orain zenbait ekoiztetxerentzat gidoigintzan aritzeaz gainera, idaztea eta irakastea dira haren jarduera nagusiak. 2006an, XXVIII. Gran Angular Saria irabazi zuen Donde surgen las sombras eleberriarekin. Finalista izan zen Hache Sarian Herejía lanarekin, eta Edebé Haur Literatura Sarian, El ladrón de minutos nobelarekin. Fantasia gotikoko trilogia bat ere idatzi du, La puerta oscura, eta hori zinemarako egokitzen dihardu gaur egun.
Características del libro
Edad de lectura: 12 años y más
Número de páginas: 224
Idioma: Euskera
Editorial: Giltza
Fecha de publicación: 4 de febrero de 2019
ISBN-10: 8483785072